Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.

Partekatu

2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako deialdia ireki du. Parte hartzeko, galdetegi hau  bete behar da ekainaren 6a baino lehen.

Aurkeztutako proposamenen artean, BIMEk hiru hautatuko ditu eta hauek BIME Live jaialdiaren programazioan showcase bat eskainiko dute. Emanaldi hauetan nazioarteko sustatzaile eta erosleak egon daitezke. Aukeratutako musikariek hiru eguneko kongresu profesionalean parte hartzeko aukera ere izango dute. Bertan, sareak sortu eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

BASQUE. MUSIC.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko. Hemen  kontsulta daitezke oinarriak.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU