Westway Lab 2024 topaketan parte hartzeko deialdia zabalik

Partekatu

Westway LAB 2024ko (2024ko apirilaren 10-13) erresidentzia artistikoetan eta/edo hiriko showcase-etan parte hartu nahi duten musika-artistei zuzendutako deialdia ireki da. Zure eskaera abenduaren 15era arte aurkez dezakezu formulario honen bidez.

Erresidentzia artistikoetan parte hartzeko, gehienez ere bi elementuko proiektuak izan beharko dira. Zortzi proposamen aukeratuko dira (4 nazionalak eta 4 atzerritarrak), eta, horien bidez, erresidentzietarako lau lantalde sortuko dira. Candoso Sorkuntza Zentroan (Guimarães), apirilaren 2tik 9ra bitartean izango dira, eta, bertan sortutako material berria (showcase), apirilaren 10ean edo 11n, CCVFn aurkeztuko da.

Hiriko showcaseak UNESCOk munduko ondare gisa sailkatutako Guimarães erdialdeko hainbat lokaletan izango dira. Doako sarrera duten kontzertu hauek larunbat arratsaldean (apirilak 13) izango dira, jaialdiaren egitarau ofizialaren barruan.

Informazio gehiago Westway LABen webgunean.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU