WOMEX 2022: deialdia irekita

Partekatu

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Lisboan (Portugal) egingo da urriaren 19tik 23ra.

Sail ofizialean proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 18a arte irekita dago esteka honetan.

Topaketa honek, musika-taldeen showcase-z gain (nazioarteko erosleei eta programatzaileei zuzendutako kontzertu laburrak), azoka bat, hitzaldiak eta ikus-entzunezko emanaldiak antolatzen ditu. Urtero 2.700 nazioarteko profesionaletik gora biltzen dira bertan, 300 bat artistek zuzenekoak eskaintzen dituzte, eta 90 herrialdi baino gehiago ordezkatzen dituzten delegazioak biltzen dira. 2020an edizio birtuala antolatu bazuen ere 2021ean azoka presentziala antolatuko du.

Aurreko edizioetan bezala Basque Music-ek stand propioa izango du Womexen. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori beren lanak beste profesionalei erakusteko.

Urtero antolatu den Basque Music Showcase-an Amak (2021), Xabi Aburruzaga (2020), Topa-K (2019), Juan Mari Beltrani (2017) eta  Kalakan(2018) aritu izan dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU