2022ko Fhlim azoka profesionalean Basque. Music. kontzertuan parte hartzeko deialdia

Partekatu

FHLIM musikaren azoka profesionalaren bigarren edizioa martxoaren 24tik 27ra egingo dute.  Zamoran egiten den topaketa honetan estatuko eta Portugaleko profesionalek parte hartzen dute. 2022ko edizioan Basque. Music–ek kontzertua antolatuko du martxoaren 24ean La Cueva del Jazz aretoan. Bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia ITXITA DAGO.

Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du Zamoran egiten den musikaren topaketa profesionalean.

FHLIM-en antolakuntza arduratuko da showcase honetan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU