Zetak taldeak BIME PRO Bogotan eskainiko duen kontzertua, Basque. Music.-en hurrengo geltokia
Partekatu
BIME Bogota azokaren lehendabiziko edizioa maiatzaren 4tik 7ra egingo da. Zetak taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du maiatzaren 5ean, osteguna, Zula agertokian.
Basque. Music. plataformaz gain, Dabadaba aretoak, Last Tour-ek, Musika Bulegoak, Munster Records-ek, Panda Artist management-ek eta Oso Polita zigiluak, besteak beste, osatuko dute Bogotako Musika Industriaren Nazioarteko Kongresuan parte hartuko duen euskal espedizioa.
Musika Industriaren Nazioarteko Topaketa duela hamar urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean egoitza berria du. Hitzordu berria maiatzaren 4tik 7ra izango da Bogotan. Udazkenean, ohi bezala, BIME urriko azken astean ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian.
BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako lehen edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.
Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan. Jardunaldi profesionalak, negozio-harremanak, BIME CITYren showcaseak eta biniloaren industriaren kongresua euskal profesionalek, artistek eta enpresek parte hartuko duten jardueretako batzuk baino ez dira izango: Basque. Music. Euskal musikaren industria munduan zabaltzen duen markak bere nazioartekotze-eredua aurkeztuko du Iberoamerikako herrialdeekin batera egingo den saio batean.
ZETAK-ek, bere elektronika unibertsalarekin, Kolonbiara eramango du euskara Basque. Music-ek antolatutako Showcase-ari esker. Kontzertua BIME CITY programazioaren barruan burutuko da mundu osoko beste 27 artistarekin batera.
Alfonso Santiagok, Last Tourreko CEOak, panel batean parte hartuko du, eta bertan «Simpatía por la Industria Musical» podcastaren edizio berezi bat grabatuko da zuzenean, Subterfuge Radio-ren podcast-a. Carlos Galánekin (Subterfuge Records-eko CEO), Tomás Cookmanekin (Industria Works-eko CEO) eta Diana Rodriguezekin (Criteria Entertainment-eko CEO) batera arituko da.
Musika Bulegoko Arkaitz Villarrek Cali eta Norvegiaren arteko harreman musikalari buruzko panela moderatuko du. Dabadaba aretoko Iñaki Otalorak eta Oso Polita zigiluko zuzendaria den Beatriz Concepcionek speedmeeting saioetan parte hartuko dute. Gainera, euskal zigiluak parte hartze nabarmena izango du biniloaren industriaren kongresuan. Bertan, Iñigo Pastor euskal enpresari eta arkeologoak 1983an sortu zuen Munster Records diskoetxe independenteak ere parte hartuko du.
URTE OSOAN MARTXAN DAGOEN NAZIOARTEKO KOMUNITATEA
Duela hamar urtetatik urria iristen den bakoitzean Bilbon gertatzen den antzera, maiatzeko lehenengo
astean, musikaren industriako berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren
erdigunean bilakatuko da Bogotá. Etengabean eraldatzen ari den industria baten etorkizuna sustatzen
duten erronken gainean hausnartzeko gune bat sortzea xede duen ekitaldi garrantzitsua izango da.
Maiatzaren 4tik 7ra Bogotán eta urriaren 26tik 28ra Bilbon, Latinoamerikako eta Europako
profesionalak bilduko dira BIMEn, bi kontinenteak lotzen dituzten zubiak inoiz baino sendoagoak diren
honetan. Topaketa online ere jarraitu ahal izango da BIME plataformaren bitartez; urteko 365
egunetan dago aktibo plataforma hau, eta mundu osoko musikaren 3.000 profesional baino gehiagorekin
harremanetan jartzeko aukera eskaintzeaz gain, aurreko edizioetako edukiak ere aurkitu daitezke bertan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien…
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…