Zure barne mundua masterizatzen, osasun mentalari buruzko tailerra
Musika Bulegoak osasun mentalari buruzko tailerra antolatu du Rosana Corbacho psikologoaren eskutik (mi-therapy.net).
Tailer hau bi saio independentetan banatuta egongo da: maiatzaren 30ean Bilboko Euskalduna Jauregian eta maiatzaren 31n Errenteriako Niessen Kulturgunean.
Saio bakoitzaren ordutegia 10: 00etatik 13: 00etara izango da, eta gehienez 15 parte-hartzaile izango dira.
Bi tailerrak doakoak izango dira eta Musika Bulegoako bazkideek lehentasuna izango dute izena emateko orduan.
Tailerretan izena emateko galdetegi hauek bete behar dira:
BILBO: maiatzak 30, 10:00etatik 13: 00etara galdetegia
ERRENTERIA: maiatzaren 31n, 10: 00etatik 13: 00etara galdetegia
Musika Bulegoak, tailerra hasi baino bi aste lehenago, e-mail bidez baieztatuko die parte hartuko duten pertsonei.
Tailerraren deskribapena
Zure barne mundua masterizatzen
Musikaren sektoreko profesional guztiek eguneroko erronken aurrean nola erreakzionatzen duten ikas dezakete. Pertsona bakoitzaren helburuak eta bizi-historia kontuan hartuta, barne hazkundea eta osasuna sustatu nahi ditugu, lanbidetik kanpo eta lanbidearen baitan.
Tailer honetan parte hartzen duten pertsonen esperientzietatik ikasiko dugu, arriskuei buruz hitz egingo dugu eta ohiko nahasmenak (antsietatea, estresa, burnout, sormen-blokeoak) prebenitzeko eta tratatzeko teknika psikologikoak praktikan jarriko ditugu. Helburua artisten eta musikaren profesionalen bizi-kalitatea eta oreka hobetzea da.
Landuko diren hainbat gai:
Osasun mentala musikaren industrian
Estresaren eta antsietatearen kudeaketa
Emozioak eta mugak
Erresilientzia
Nahi duten pertsonek kontsulta indibiduala eskatu ahal izango dute arratsaldean, egun eta gune beretan. Banakako saio bakoitzak 75 €-ko kostua izango du, eta gehienez 30 minutu iraungo du.