Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan
Partekatu
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen zuzeneko emanaldien inbertsiotan dagokion kuota likidorako kenkari berria. Legea urtarrilaren 1etik dago martxan.
Zehazki, arauak dio arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpen eta emanaldian eginiko gastuek %30eko kenkari bat lortuko dutela kuota likidoan; kenkariaren portzentajea %40koa izango dela nazioarteko bira bateko ikuskizun bat izaten denean; eta kenkariaren oinarria aipatu jardueretan egin diren gastu artistiko, tekniko eta sustapenekoen kostu zuzenek osatuko dutela.
Nolanahi ere, zergaldi bakoitzean sortutako kenkariak ezin izango du gainditu zergadun bakoitzeko 500.000 euroko zenbatekoa. Halaber, kenkariaren zenbatekoak eta jasotako diru-laguntzek ezin izango dute gainditu eginiko kostuen ehuneko 80a.
Kenkari hori aplikatzekotan, ezinbestekoa da zergadunak xede horretarako ziurtagiri bat eskuratu izana Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) eskutik; eta kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenean eskuratutako onuren harira, zergadunak gutxienez ehuneko 50a bidera dezala aurreikusi kenkaria aplikatzeko eskubidea dakarten jardueren garapenera.
Albiste osoa esteka honen bidez kontsulta dezakezu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak
Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo…
#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da
Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak…
Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du.…
Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena
Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen…
ELKANO BROWING CREAM taldeari elkarrizketa, MB saria 2018: “Epaimahai espezializatu batek gure musika aintzakotzak hartzea oso pozgarria izan zen”
Zer izan zen zuentzat Musika Bulegoa Saria jasotzea? Pozgarria izan zen epaimahai espezializatu batek gure musika aintzakotzak hartzea. Errekorrak hain modan dauden garai hauetan guk beste parametro…