Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak
www.musikabulegoa.eus
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (AURRERANTZEAN, JABEA), jakinarazpenetarako helbidea Arrasate kaleko 11 zenbakian duenak (IFZ: G01532167), bere jarduerei buruzko informazio zehatza ahalbidetzen du webgunean (www.musikabulegoa.eus). Baldintza orokor hauek JABEAREN webgunearen erabilera besterik ez dute arautzen, eta ERABILTZAILEEI zuzenduta daude. Baldintza orokorrak www.musikabulegoa.eus webguneko orrialde guztietan daude eskura, ERABILTZAILEAK irakurtzeko, inprimatzeko, artxibatzeko eta Internet bidez onartzeko, eta informazio osoaz jabetzeko.
Iritziko zaio JABEAREN webgunean sartzean erabilera-baldintza orokor hauek erreserbarik gabe onartzen direla eta ERABILTZAILEAK bere osotasunean ulertzen dituela. ERABILTZAILEAK hitzematen du webgunea eta han eskainitako zerbitzuak ez dituela legez kontrako jardueretarako erabiliko, eta baldintza orokor hauek uneoro errespetatuko dituela.
LEHENA.- SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
1.1.- ERABILTZAILEAK ez du nahitaez JABEAREN webgunean inskribatu behar, hari erabilera emateko. Webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzak indarreko legearen eta fede onaren printzipioaren pean daude. Halaber, ERABILTZAILEAK hitzematen du webgunearen erabilera ona bermatuko duela. Hirugarrenen interesak, eskubideak edo legezkotasuna urratzen dituzten jarduerak debekatuta daude: intimitaterako eskubidea, datuen babesa, jabetza intelektuala, etab.
JABEAK berariaz debekatzen ditu honakook:
1.1.1.- Webgunean edo haren bitartez, edozein bitarteko erabiliz, JABEAREN sistemei edo hirugarrenei kalte egin diezaieketen jarduerak burutzea.
1.1.2.- Baimenik gabe, publizitate eta informazio komertzialak zuzenean edo isilpean zabaltzea eta mezu masiboak (“spaming”) edo mezu handiak bidaltzea sare-zerbitzariak blokeatzeko helburuarekin (“mail bombing”).
1.2.- JABEAK edozein unetan eten dezake webgunera sarrera, baldin eta legearen, fede onaren edo baldintza orokorren– ikusi bosgarren klausula– kontra erabili dela detektatzen badu.
BIGARRENA.- EDUKIAK:
Webguneko edukiak landu eta sartu ditu:
2.1.- JABEAK, kanpoko eta barruko informazio-iturriak erabiliz. JABEA barne-edukiez baino ez da arduratuko.
2.2.- ERABILTZAILEAK, lankidetzaren ondorioz edo eduki grafikoak zein idatzizkoak sartuz, zuzenean edo zeharka, estekak edo loturak erabiliz. ERABILTZAILEA izango da informazio horren arduradun bakarra, eta JABEAK ez du inolako erantzukizunik izango. ERABILTZAILEAK adierazten du JABEAREN webgunean sartutako edukia legezkoa eta hark egindakoa dela, eta eduki haien gaineko erantzukizun guztia berariaz onartzen du.
ERABILTZAILEAK webguneko txatean eta foroetan emandako iritzien gaineko erantzukizuna du. JABEAK ez du inolaz ere foro horietan emandako iritzien gaineko erantzukizunik, eta indarreko legeria urratzen duten ERABILTZAILEEI webgunera sartzea ukatu edo baimena ken diezaieke, eta Auzitegiei eta Epaitegiei legez kontrako gertakari penalen eta zibilen berri eman.
2.3.- JABEAK edozein unetan alda ditzake webguneko edukiak. JABEAK ez du ziurtatzen www.musikabulegoa.eus-eko webgunean agertzen diren beste webguneetako loturek behar bezala funtzionatzen dutenik, eta ez du haien gaineko erantzukizunik. Gainera, erabiltzaileek JABEAREN webgunean hirugarrenek eskainitako zerbitzuak, doakoak eta ordainpekoak, eskura ditzakete, bakoitzak zehaztutako baldintza partikularrak betez. JABEAK ez du bermatzen hirugarrenek eskainitako edukiak eta zerbitzuak egiazkoak eta zehatzak direnik, ezta egunean daudenik ere, eta ez du horien zehaztasunik ezak eragin ditzakeen kalte-galeren gaineko erantzukizunik.
HIRUGARRENA.- ERANTZUKIZUNA
3.1.- JABEAK ez du inolako erantzukizunik:
3.1.1.- Amaitu gabeko komunikazio, ezabatze edo igorpenetan gerta daitezkeen akatsen eta intzidentzien gainean. Ondorioz, webguneko zerbitzuen eraginkortasuna etengabe bermatzea ezinezkoa da.
3.1.2.- ERABILTZAILEEK edo hirugarrenek webguneari eragin diezazkioketen kalteen gainean.
3.1.3.- Hirugarrenek webgunean zuzenean edo estekak edo loturak erabiliz sartutako informazioaren fidagarritasunaren eta egiazkotasunaren gainean. Halaber, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak agintari eskudunarekin elkarlanean intzidentzia horien berri emango du kalteak legez kontrako jarduera baten ondorio direla egiaztatzen duenean.
3.2.- JABEAK webguneko sarrera eten dezake, aurreabisurik gabe, modu diskrezionalean eta aldi baterako edo behin betiko, gerta litezkeen kalteen gaineko erantzukizuna ziurtatu arte. Halaber, JABEAK agintari eskudunari intzidentzia horien berri emango dio kalteak legez kontrako jarduera baten ondorio direla egiaztatzen duenean.
LAUGARRENA.- EGILE ESKUBIDEAK ETA MARKA
Egile-eskubideek JABEAREN webgunea – edukiak, programazioa eta diseinua– babesten dute, eta debekatuta dago babestutako elementuak erreproduzitzea, jakinaraztea, banatzea eta aldatzea, JABEAK horretarako baimen espresik eman ezean. Erabiltzaileek webgunean eskuragai dituzten bitartekoekin bidalitako eduki grafikoak eta idatzizkoak haien legezko egiletza ziurtatzen duen erabiltzailearen jabetzakoak dira, zeinak edukiak erreproduzitzeko eta banatzeko eskubideak lagatzen dizkion JABEARI.
BOSGARRENA.- JURISDIKZIOA ETA LEGEA
Baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren pean daude. Gasteizko Auzitegiak du baldintza orokor hauetatik eratorritako eztabaidak eta gatazkak ebazteko eskumena, eta ERABILTZAILEAK dagokiokeen edozein foruri uko egiten dio berariaz.
SEIGARRENA.-
Agiri honetako edozein klausula baliogabea dela aitortuko balitz, gainerako klausulak indarrean egongo dira eta aldeen nahia eta baldintza hauen helburua kontuan izanik interpretatuko dira. Gerta liteke JABEAK agiri honetan emandako eskubideak eta ahalmenak gauzatu gabe uztea, baina horrek ez du esan nahi uko egiten dietenik, JABEAK berariaz aitortu ezean.