2021eko Trovam Pro Weekend azoka profesionalaren proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Partekatu
Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren bederatzigarren edizioa azaroaren 3tik 6ra egingo dute. Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 31a arte egongo da irekita. Hemen aurkeztu ditzakezu zure proposamenak.
Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du Castellon egiten den musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu honetan parte hartzeko aukeratuko den proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Horretarako Basque. Music. Showcase-an parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman beharko dute izena (martxoaren 31a baino lehen).
Trovam Pro Weekend-en antolakuntza arduratuko da showcase honetan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz. 2020ko edizioan Zetak taldeak parte hartu zuen Basque. Music. showcase-an.
Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…
Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan
Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik……