‘Basque Music’ at BIME 2019: Speedmeetings-saioa profesionalentzat

Basque Music ekimenak, BIME prorekin adostutako akordioari esker, management-arloko euskal agente profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 31an, BECen.

Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak ezagutzera emateko aukera ona izango da. Basque Music eta BIME Proren antolatzaileak lanean ari dira saiora profesionalik onenak ekartzeko.

Topaketan gehienez 15 euskal enpresa izan daitezke partaide. Izena emateko epea irilaren 15ean itxi zen. Izena eman duten enpresak 15 baino gehiago badira, hautaketa egingo da eta lehentasuna izango dute bai Musika Bulegoko bazkideek,  bai BIME City ekitaldiaren barruan Basque Musicek antolatuko dituen showcase-etan parte hartuko duten artisten enpresek.

Musika Bulegoko bazkidentzat deskontuak:

EHMBEko bazkideek doako sarrera bat izango dute BIME PRO topaketa profesionalean parte hartzeko. Sarrera bat baino gehiago nahi duten bazkideek %25-eko deskontua jasoko dute gainontzeko sarrera bakoitza eskuratzeko. Sarrerak lortzeko formularioa.

Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Informazio gehiago: info@musikabulegoa.eus // 945 123 391