‘Basque Music’ at BIME 2019: Speedmeetings-saioa profesionalentzat
Partekatu
Basque Music ekimenak, BIME prorekin adostutako akordioari esker, management-arloko euskal agente profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 31an, BECen.
Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak ezagutzera emateko aukera ona izango da. Basque Music eta BIME Proren antolatzaileak lanean ari dira saiora profesionalik onenak ekartzeko.
Topaketan gehienez 15 euskal enpresa izan daitezke partaide. Izena emateko epea irilaren 15ean itxi zen. Izena eman duten enpresak 15 baino gehiago badira, hautaketa egingo da eta lehentasuna izango dute bai Musika Bulegoko bazkideek, bai BIME City ekitaldiaren barruan Basque Musicek antolatuko dituen showcase-etan parte hartuko duten artisten enpresek.
Musika Bulegoko bazkidentzat deskontuak:
EHMBEko bazkideek doako sarrera bat izango dute BIME PRO topaketa profesionalean parte hartzeko. Sarrera bat baino gehiago nahi duten bazkideek %25-eko deskontua jasoko dute gainontzeko sarrera bakoitza eskuratzeko. Sarrerak lortzeko formularioa.
Basque Music ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Informazio gehiago: info@test.nuco.es // 945 123 391
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian
Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike…
2024/04/08Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…