BIME 2022ko ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko deialdia zabalik da
Partekatu
Musika Bulegoak BIME 2022n Basque. Music. markarekin antolatuko duen ‘Meet the Basque Music’ pitching saioan parte hartzeko izen-emate epea ireki du.
Saio honen helburua nazioarteko musika industriako profesionalei Euskal Herriko musika industriako bost proiektu aurkeztea da. Egitasmo hauek internazionalizazio plan bat eduki beharko dute.
Aukeratutako proposamen bakoitzak 10 minutu izango ditu proiektua aurkezteko. BIMEk eta Musika Bulegoak parte hartzaileen eskura jarriko dute saioa burutzeko beharrezko azpiegitura teknikoa.
2021eko edizioan antolatutako pitching saioak izandako arrakastaren ostean, Basque. Music.-ek saio berri honen aldeko apustua egin du. Urriaren 27an izango da, BIME 2022ren barruan eta bertaratuko diren guztientzat kafe zerbitzua izango da.
Parte hartzeko interesa duten erakunde eta profesionalek galdetegi hau bete beharko dute irailaren 19a baino lehen (19a barne).
Edozein zalantza izanez gero, arkaitz@test.nuco.es helbidera idatzi edo 688 657 495 telefonora deitu.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…