BULEGO eta LIHER, Basque. Music. Showcase at FIRA TROVAM 2021 kontzertuetako protagonista

Fira Valenciana de la Música Trovam – Pro Weekend musika azoka profesionalaren bederatzigarren edizioa 2021eko azaroaren 3tik 6ra egingo da Castelló de la Planan.

BASQUE. MUSIC. plataformak bi showcase antolatuko ditu eta bertan arituko dira BULEGO eta LIHER. Bi emanaldiak aurrez aurrekoak izango dira.

Edizio berri honetan, aurreko edizioan garatutako aurrez aurreko eta online ereduaren alde egingo du topaketa profesionalak. Jarduera profesionalen bizkarrezurra sektoreko langileen eztabaida-mahaiak, topaguneak eta hausnarketa-guneak izango dira. Halaber, espezialisten prestakuntza-tailerrak eta artisten zuzeneko lekukotasuna mantenduko dira.

2020an egindako zortzigarren edizioa izan zen BASQUE. MUSIC.-ek parte hartu zuen lehen aldia. Orduan, ZETAK taldea aukeratu zuten showcasean parte hartzeko.

Showcase emanaldiez gain BASQUE. MUSIC.-ek FIRA TROVAMen parte hartuko duten euskal profesionalei zuzendutako hainbat jarduera eta topaketa ere antolatuko ditu.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU