Basque. Music. Westway LAB jaialdian: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Partekatu
Guimarães-en (Portugal) egiten den Westway LAB azoka profesionalean kontzertua eskaini nahi duzu?
Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era egingo den Westway LAB musika azoka profesionalaren hamargarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu du. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.
Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria Westway LAB-ek aukeratuko du eta Basque. Music-en jardueren baitan nazioarteko programatzaileen aurrean egingo den kontzertuan aritzeko aukera izango du.
Gainera, hautatutako artistak edo bandak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.
Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: Basque. Music. 2023.
Izena emateko epea 2023ko martxoaren 2tik 9ra egongo da irekita.
Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: arkaitz@test.nuco.es
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia
Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte…
Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak
Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen…
Basque. Music. BIME Bogota 2023n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
BIME Bogota azoka profesionalaren bigarren edizioan kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren bigarren…
Skakeitan, Izaro eta Bulego, Bite Basque Beat jaialdiaren bigarren edizioan
Finlandian egiten den Bite Basque Beat euskal musika jaialdia bueltan da. 2022ko edizioan Skakeitan, Izaro eta Bulegoren kontzertuek osatuko dute egitaraua. Abuztuaren 30etik irailaren 3ra egingo da,…