EMX – Mexiko: musika elektronikoaren eszenan lan egiten duten Europako parte-hartzaileentzako deialdia

Partekatu

Deialdi honen helburua 2022ko maiatzaren 23tik 29ra Mexikon egingo den egonaldi batean parte hartzea da. Herrialde horretako musika elektronikoaren eszenako profesionalekin harremanak landu eta elkarlanak sustatu nahi dira.

Deialdiaren argibideak:

Musika elektronikoaren sektorean lan egiten duten Europako 15 musikaren profesional aukeratuko dira.

2022ko maiatzaren 23tik 29ra Mexiko Hirira bidaia antolatuko da herrialde horretako profesionalekin elkarlanak sustatzeko. Aldez aurretik prestaketa jardunaldi bat egingo da.

Proiektu honetarako artisten kudeaketan, grabaketa lanetan, argitaratze lanetan eta zuzeneko ekitaldien antolakuntzan lan egiten duten profesionalak aukeratuko dira.

Topaketa hauetan Mexikoko merkatuan barneratzeko aurkezpenak, profesionalekin bilerak, taldeko brainstorming saioak, tokiko musikaren industriako enpresetara eta kontzertu aretoetara bisitak antolatuko dira. Ekintza hauek Mexikoko profesionalekin batera landuko dira elkarlanak sustatzeko.

Proposamenak aurkezteko galdetegia (Garrantzitsua da inprimakia bete aurretik arretaz irakurtzea). Otsailak 20 itxiko da deialdia.

Aukeratuak izango diren profesionalek 1360€ jasoko dituzte bidaia gastuetarako (Europatik Mexikora bidaia, aireportuetako transferrak, aste beteko egonaldia Mexiko Hirian). Gainontzeko gastuak bere kabuz ordaindu beharko dituzte (tokiko bidaiak, otorduak, edariak, etab.).

Zer da EMX?

EMX ekimena Europar Batzordeak finantzatutako 22 hilabeteko proiektu luzea da. Hemen aurkitu dezakezu prentsa oharra. EMX proiektuaren helburua Europako Musika garatzeko eta sustatzeko estrategia berriak aztertzea da.

Europako musika profesionalak, artistak, musikariak, egileak eta konpositoreak ordezkatzen dituzten sareak sortuaz, profesionalen arteko gerturatze ezberdinak landuko dira. EBko musikaren sektorearen nazioartekotzea sendotzeko eta Europako musikaren esportaziorako ezagutza berriak sortzeko ikerketaren eta ekintza pilotu berritzaileen bidez. Mexikoko Misioa ekintza pilotu horietako bat da.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU