2026.09.09

Berriak

Egonaldi artistikoak

Eñaut Zubizarreta, Entroterre International Artists Residency egoitza artistikoaren lehen edizioan parte hartzeko aukeratua

Gehio irakurri

Eñaut Zubizarreta artista gipuzkoarra aukeratu dute Entroterre International Artists Residency egoitza artistikoaren lehen edizioan parte hartzeko. Proiektu honi esker, zazpi eguneko egonaldi artistikoa egingo du Farrapo ekoizle italiarrarekin batera, Le Torri di Budrion (Italia). Aukeraketa Boloniako Unibertsitatean irakaslea den Pierfrancesco Pacoda musika kazetari eta adituak egin du.

Musika Bulegoaren eta Fondazione Entroterreren elkarlanari esker, ekimen honek euskal eta italiar musika elkartuko ditu. Sormen-egonaldi honen helburu nagusia euskal eta italiar erroko musikarien arteko loturak sustatzea eta sormen-prozesu bateratuak bultzatzea da.

Egonaldi artistikoa irailaren 20tik 27ra egingo da, Le Torri di Budrion (Italia), eta bertan musikariek elkarrekin garatuko dute sormen-prozesua.

Eñaut Zubizarreta Mendieta

Eñaut Zubizarreta Mendieta (Leintz, 1992) umetan hasi zen biolontxeloa ikasten Arrasate Musikalen, eta ondoren prestakuntza klasikoa jaso zuen Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan eta Bartzelonako ESMUCen. Bertan, interpretazioaz gain, konposizioa, estetika eta pedagogia bezalako arloetan ere sakondu zuen. Era berean, musika modernoaren lengoaian trebatu zen Martin Meléndez biolontxelo-jolearekin eta Koloniako New Directions Cello Festival jaialdian. 2017an TRIGGER ezizenez ezagutarazi zen euskal musika-eszenan, eta 2019tik bakarkako lau lan argitaratu ditu: Esku Bi Hamar Hatz (2019), POLIEDRO Vol. I (2021, Forbidden Colours), DOODEM (2024, Forbidden Colours) eta Salbaiak (2026, autoekoizpena).

 

Argazkia: Sergio Azkarate





Partekatu

Aurrekoa

Hurrengoa

Eñaut Zubizarreta, Entroterre International Artists Residency egoitza artistikoaren lehen edizioan parte hartzeko aukeratua

Musika Bulegoa / Nor gara / Etengabeko hobekuntza / Aukera Berriak / Jarduerak / Deialdiak / Amaitutako deialdiak / Datozenak / Albisteak / Urtekariak / Memoriak / Must +Pro / Harremanetarako / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Leihatila Birtuala / Textos generales / Datuen babesari buruzko informazioa / Menua / Kanthoria eta autotunea. Erakusketa ibiltaria / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / Zerrendak / enviar form / enviar-lehiatila / Site Map


Musika Bulegoa > Albisteak > Eñaut Zubizarreta, Entroterre International Artists Residency egoitza artistikoaren lehen edizioan parte hartzeko aukeratua

Default content