Musika Bulegoak Musik(H)abian jarri du abian, musika arloko proiektuak garatu nahi dituzten ekintzaileei zuzendutako ekintzailetza-programa berria. Hamar asteko programak formakuntza, mentoretza pertsonalizatua eta laguntza espezializatua eskainiko ditu, proiektuak sendotzeko eta proposamen bideragarri eta jasangarri bihurtzeko.
Lehen edizio honetan lau proiektuk hartuko dute parte; horietatik hiru deialdi ireki honen bidez hautatuko dira. Parte-hartzaileek 40 orduko lantalde-saioak, 25 orduko mentoretza pertsonalizatua eta 1.500 euroko ordainsaria jasoko dituzte. Programa urriaren 14tik abenduaren 16ra bitartean egingo da.
Izena emateko epea uztailaren 16tik irailaren 16ra arte (biak barne) egongo da zabalik.
Musik(H)abian Musika Bulegoak antolatutako ekimena da, Durangoko Udalaren babes nagusiarekin, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Agustinak Zentroaren laguntzarekin.
Informazio gehiago esteka honetan.