Musika Bulegoak MusikUp abiarazi du, beren proiektuak bultzatu eta profesionalizatu nahi dituzten musikari eta artista amateur eta erdi-profesionalei zuzendutako prestakuntza programa.
Martxotik ekainera, formatu hibridoko lau modulutan garatuko da (presentziala + streaminga). Edukiek egile-eskubideak eta horien kudeaketa, saiakuntzen eta grabazioen antolaketa, komunikazio estrategikoa eta zuzenekoaren hobekuntza jorratuko dituzte.
MusikUpek ikuspegi praktikoa eskaintzen du, hazten ari diren musika proiektuei egitura eta sendotasun handiagoa emateko egunerokoan aplika daitezkeen tresnekin.
Izena emateko epea zabalik dago jada, eta modulu independenteetan edo programa osoan parte har daiteke.
Kontsultatu informazio guztia eta eman izena hemen