Musika Bulegoak Soinua Iratzarriren edizio berri bat abiarazi du, 10-12 urteko ikasleei zuzendutako proiektua, musika sortzeko prozesura hurbiltzeko eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatzeko. Udazkenean egingo den edizio honetan, Musikagileak elkartearekin elkarlanean arituko gara.
Programan parte hartuko duten ikastetxeak aukeratzeko, deialdi bat ireki da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeentzat. Jasotako eskabide guztien artean, gutxienez ikastetxe bat aukeratuko da lurralde bakoitzeko.
Proiektua iraila eta abenduaren artean gauzatuko da (egutegia uda hasieran finkatuko da).
Aurkezteko epea: apirilaren 2ra arte (egun hori barne).
Nola parte hartu: Eskaera orri hau betez.
Zalantzak edo kontsultak: proiektuak@musikabulegoa.eus.