Euskal Herriko sortzaileen musika babestu eta bultzatzeko helburuarekin,
Musika Bulegoak haurrei zuzendutako sormen tailerra antolatuko du
Atlantikaldia jaialdiarekin elkarlanean.
Musika sormena sustatzeko esperientzia berri bat sortu, eta haurrak, modu praktiko batean, instrumentuen bidez musikara gerturatzeko helburua du Gasteizko Creative Soul musika eskolak eskainiko duen tailer honek.
Tailerra irailaren 19an, 12:00etan burutuko da Atlantikaldia jaialdiaren egitarauaren baitan.