Musika Bulegoak eta Musika Industriaren Elkarteak (MIE), Hazkundelab programaren barruan, doako prestakuntza-saio bat antolatu dute musikaren industriako profesionalentzat. Saioa azaroaren 19an izango da, 10:00etatik 14:00etara, Durangoko Saibi eraikinean, eta antolatzaileek kafea eskainiko dute atsedenaldian.
Helburua adimen artifiziala musika-industriako enpresa eta proiektuetan aplikatzeko tresna praktikoak eskaintzea da, prozesuak optimizatzeko, lan-fluxuak hobetzeko eta erabakiak hartzea errazteko.
EGITARAUA
Saioan, besteak beste, honako gaiak landuko dira:
Aholkularitza pertsonalizatua
Prestakuntza-saioaren ondoren, hizlariarekin 45 minutuko doako online mentoretza eskatzeko aukera egongo da, adimen artifiziala norberaren proiektu edo enpresan nola aplikatu aztertzeko. Lekuak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
Parte-hartzea doakoa da. Izen-ematea azaroaren 18ko 14:00ak arte egongo da zabalik, esteka honen bidez.
Informazio gehiagorako: proiektuak@musikabulegoa.eus