Urriaren 7tik azaroaren 7ra bitartean, Ernest Lluch Kultur Etxean Kanthoria eta Auto-tunea erakusketa izango da ikusgai, euskarazko musikaren historian barrena. Musika Bulegoak antolatu du erakusketa, Juan Celaza Fundazioa, Donostiako Udala eta Donostia Kulturaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Orona Fundazioaren babesarekin.
Xabier Erkizia ikerlari eta soinu sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta euskara eta musika mendeetan zehar nola uztartu diren ezagutzera gonbidatzen du, lehen herri kantuetatik hasi eta soinu digital berrietara eta autotunera.
Jarduera egitaraua
Erakusketak publikoari irekitako jardueren programa osagarri bat izango du:
Urriak 7 (19:00) – Inaugurazioa: Xabier Erkiziaren bisita gidatua eta zuzeneko akustikoa: Maite Larburu
Urriak 22 (19:00) – Jon Bagüesen bisita gidatua.
Urriak 29 (19:00) – Xabier Erkiziaren bisita gidatua.
Azaroak 6 (19:30) – Xabier Erkiziaren bisita gidatua.