Azken hilabeteetan, hainbat kulturgunek Somos Música (AGEDI eta AIE) elkartearen eskakizunak jaso dituzte, 5 urtera arteko atzerako eraginarekin eskubideak ordaintzeko.
Nork du benetako ordainketa-betebeharra? Zein tarifa dagozkio? Nola erantzun behar da modu egokian? Euskadiko Antzoki Sareak antzemandako arazo horri erantzuteko, Musika Bulegoak (Eusko Jaurlaritzaren babesarekin) doako informazio-saio hau antolatu du, zure eguneroko lanerako tresna erabilgarriekin.
Nori zuzendua: Kultura-teknikariak, Euskadiko Antzoki Sareko programatzaileak eta areto publiko edo pribatuetako arduradunak.
Hizlaria: Jokin Erkoreka (Galbaian), jabetza intelektualean eta kudeaketan aditua.
Data eta ordua: Irailaren 24an, 11:00etan (Online, zuzenean).
Hizkuntza: Ele bitan (Aurkezpena: gaztelaniaz | Ahozko azalpena: euskaraz | Zalantzak: bi hizkuntzetan).
Prezioa: Doan (aldez aurretik izena eman behar da).
Izena emateko epea: Irailaren 23ra arte, 13:00ak arte.
Saioaren egitaraua (60 min)
11:00 - Ongietorria | Musika Bulegoa (5 min)
11:05 - Esparru teorikoa: Grabatutako musikaren erabilera eta eskubide lotuen ustiapena (15 min)
11:20 - Tresnak eta baliabide praktikoak: Jardunbide egokiak erreklamazioen, negoziatutako tarifen eta sektoreko akordioen aurrean (20 min)
11:40 - Galdera-txanda: Bertaratutakoen kasuak eta zalantzak argituko ditugu (20 min)
Eman izena esteka honetan (Epea irekita irailaren 23ra arte, 13:00ak arte)