Decálogo de igualdad

DEKALOGO HAU EMAKUMEEN ETA GIZONEN BENETAKO
BERDINTASUNERANTZ AURRERA EGITEKO GURE
AURKEZPEN-GUTUNA DA

1. Elkarte kontzientziatua
Maskulinizatutako sektore bat gara eta berdintasuna gure estrategian txertatu dugu
pausuak eman behar ditugulako egoera hau gailentzeko.

2. Genero-parekidetasuna
Parekotasunaren irizpidea beti dugu presente antolatzen eta bultzatzen ditugun
balorazio batzorde edota ekimenetan; modu aktiboan bilatzen dugu oreka.
Zuzendaritza batzordea 4 emakumek eta 6 gizonek osatzen dute. Oreka hau burutzeko
ekintza positiboa erabili dugu neurri moduan.

3. Emakumeen presentzia aginte-postuetan
Emakumeek erabaki-karguak dituzte sailen arduradun gisa zein batzordean.
Elkartearen lehendakaria emakumea da.

4. Berdintasunerako tresnak
Gure jarduera-eremuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunez eta
matxismoaz gehiago jabetzeko tresnak sortzen ditugu. Gida bat diseinatu dugu
sektorea kontzientziatzeko.

5. Aniztasuna printzipio gisa
Garatzen ditugun jardueretan beste errealitate batzuk ikusarazten saiatzen gara, hala
nola LGTBIQ+ kolektiboak eta gaixotasun mentala duten pertsonek bizi dituztenak.

6. Soldata-berdintasuna
Soldatak hobeak dira sektoreko hitzarmenean baino, eta emakumeak aginte-postuetan
daude. Hori dela eta, gure inguruko generoko soldata-arrakala konpontzen laguntzen
ari gara.

7. Bizitzarekin uztartzearen aldeko apustua egiten dugu
Telelana egiten dugu eta ordutegiaren malgutasuna erabatekoa da. Langileek beren
denborak kudeatzen dituzte askatasun osoarekin. 9:30etatik 14:00etara lan egiten
dute, gainontzeko orduetan malgutasuna osoa dugularik.

8. Berdintasun-balioak sustatzen ditugu
Gure ekimenetan feminismoarekin lotutako gaiak jorratzen ditugu eta berdintasunaren
aldeko eta emakumeenganako indarkeria matxistarik gabeko bizitzaren aldeko mezuak
sustatzen ditugu.

9. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista zaintzeko
bidean gaude
Badakigu komunikazioaren erabilera inklusiboa hobetu behar dugula, eta hori lortzeko
lanean ari gara.

10. Berdintasunaren aldeko funtsezko egunetan dugun
konpromisoa ikusarazten dugu
Batez ere martxoak 8an sare sozialetan berdintasunaren aldeko aldarrikapena egiten
dugu.

2024ko Urtarrilaren 25ean

Decálogo de igualdad

Musika Bulegoa / Quiénes somos / Mejora continua / Nuevas oportunidades / Actividades / Convocatorias / Agenda / Convocatorias terminadas / Noticias / Anuarios / Contacto / Destakatuak / Filtroak Deialdiak / Filtroak albisteak / Filtroak datozenak / Textos generales / Menu / Footer / Plan bereziak (footer-ean) / enviar form / Site Map


Musika Bulegoa > Plan bereziak (footer-ean) > Decálogo de igualdad

Default content