Amorante, Hofe X 4:40, Merina Gris eta Maren Artistas en Ruta programaren hurrengo zikloan

Partekatu

AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak jada aditzera eman ditu 2024. urteko lehenengo seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak: Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris eta Maren.

AIEnRUTa- Artistas” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez. Gaur egun ezagunak diren hainbat talde edo bakarlari “Artistas en Ruta”-n parte hartutakoak dira; Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera besteak beste.

Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU