2021eko Trovam Pro Weekend azoka profesionalaren proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute

Partekatu

Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren bederatzigarren edizioa azaroaren 3tik 6ra egingo dute.  Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 31a arte egongo da irekita. Hemen aurkeztu ditzakezu zure proposamenak.

Lehen aldiz Basque. Music. plataformak showcase bat antolatuko du Castellon egiten den musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu honetan parte hartzeko aukeratuko den proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Horretarako Basque. Music. Showcase-an parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman beharko dute izena (martxoaren 31a baino lehen).

Trovam Pro Weekend-en antolakuntza arduratuko da showcase honetan parte hartuko duen bakarlaria edo taldea aukeratzeaz. 2020ko edizioan Zetak taldeak parte hartu zuen Basque. Music. showcase-an.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU