Ikastaroa: “Egile eskubideak kudeatzeko tresna berriak”

Partekatu

Musika Bulegoak eta SGAE Fundazioak, SGAEren eta Musikagileaken laguntzarekin, “Egile eskubideak kudeatzeko tresna berriak konpositore sinfoniko eta garaikideentzat” ikastaroa antolatu dute, irailaren 23an (osteguna).

Bilboko Campos Elíseos Antzokiko Cúpula Aretoan, SGAE-Euskadiko zenbait teknikarik egile-eskubideari buruzko 3 orduko saio bat emango dute (15:30etik 18:30era), formatu fisiko eta onlinean. SGAEk bere bazkideei eskeintzen dien online zerbitzuari buruz hitzengingo dute, bai eta SGAE Fundazioaren bekak eta laguntza-programei buruz.

Egile eskubidearen atala Ignacio Casado Euskal Herriko SGAEko zuzendariak garatuko du, eta esparru orokorraz, dauden eskubide motez eta SGAE kudeaketa kolektiboko erakundeaz arituko da.

Bazkideen saileko Garbiñe García de Andoin arduratuko da SGAE webguneko “enLínea” atalaz, eta bazkideen altak, obra-erregistroak, kontzertuen jakinarazpenak, eskubideen erreklamazioak eta likidazioak azalduko ditu.

Nicholas W. Connold adituak, bestalde, eskubide digitalak izango ditu hizpide, egile-eskubideen esparruan gero eta garrantzi handiagoa baitute.

Azkenik, SGAE Fundazioko Komunikazio eta Kultur Jardueren Saileko Martín Calvok, SGAEri lotuta dagoen erakunde horrek antolatzen dituen laguntzak, bekak, proiektuak eta sariak azalduko ditu.

Interesa duen edonork izena eman dezake eta kurtsoaren edukiaren zati handi bat orokorra bada ere, ikastaroa musika klasiko-garaikideko egileei zuzenduta dago.

 

Ikastaroa doakoa da. Izen-ematea iralaren 22ra arte helbide honetara idatziz egin behar da:

mikel@test.nuco.es

Ikastaroa zein modalitatetan egin nahi duzun adierazi: presentziala (plaza mugatuak) edo online (webinar formatuan).

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU