Canadian Export Hip-Hop & Rap Lab deialdia

Partekatu

Hip-Hop eta Rap musika estiloetan lan egiten duten Europako musikaren 15 profesionalei zuzendutako deialdia da hau. Azpigenero guztiak barne, Hip-Pop, Afrobeat, Afro-swing, Drill, etab. Artisten kudeaketan, sektore diskografikoan edo sektore editorialean lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago.

Deialdi honi esker aukeratutako profesionalek astebeteko misio digitalean parte hartuko dute. Ekimen praktiko hau 2021eko abenduaren 6tik 10era bitartean egingo da, eta aurre prestaketa lana egingo da azaroaren 18an.

Topaketa hau hainbat brainstorming saiotan banatuko da. Musika genero berdinetan lan egiten duten Kanadako musikako profesionalekin batera egingo dira saio hauek eta elkarrekin hainbat proiektu antolatzeko aukerak sortuko dira. Baita kontaktu zerrenda handitzeko aukera ere.

Hautatutako profesionalek 800 euro jasoko dituzte Kanadako ordezkaritzan bere proiektuak nahi duten bezala promozionatzeko. Eta Indie Week jaialdian modu digitalean parte hartzeko doako pasea ere eskuratuko dute.

Informazioa gehiago esteka honetan aurkituko duzue.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU