Basque. Music. at BIME PRO 2021: eukal profesionalei zuzendutako Speedmeetings-saioa

BASQUE. MUSIC. ekimenak, BIME PRO-rekin adostutako akordioari esker, musikaren euskal profesionalei zuzendutako deialdia kaleratu du, BIMEren egitarau ofizialaren barruan egingo den speedmeetings-saioan parte har dezaten, urriaren 28an aurrez-aurre.

Nazioarteko jaialdietako, aretoetako eta bestelako agente profesionalak bilduko direnez, gure artistak eta profesionalak ezagutzera emateko aukera bikaina izango da. BASQUE. MUSIC. eta BIME PROren antolatzaileak lanean ari dira saiora profesionalik onenak ekartzeko.

Topaketan gehienez 12 euskal enpresa izan daitezke partaide. Izena eman duten enpresak 12 baino gehiago badira, hautaketa egingo da eta lehentasuna izango dute bai Musika Bulegoko bazkideek, bai BIME City ekitaldiaren barruan BASQUE. MUSIC.-ek antolatuko dituen showcase-etan parte hartuko duten artisten enpresek.

BASQUE. MUSIC. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika Bulegoa, Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).

Deialdi hau itxita dago.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU