Basque. Music. at Primavera Pro 2022 showcase-an parte hartzeko deialdia
Partekatu
Basque. Music. at Primavera Pro 2022 showcase-an parte hartu nahi duten musikariek bere proposamena aurkezteko aukera izan zuten horretarako irekita deialdia.
Iaz bezala 2022an ere Basque. Music.-ek Primavera Pro-n parte hartuko du. Euskal Herriko bi proposamenek kontzertua eskainiko dute ekainaren 8an egunez CCCB kultura garaikidearen nazioarteko zentroan ospatuko den nazioarteko azokaren jardunaldian. Kontzertu presentzial hauek streaming bidez ere emitituko dira. Gainera, aukeratuak izango diren talde edo artistek speed meeting saioetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bi talde horietako bat MICE izango da. 2021ean eskaini behar zuen kontzertua azken unean bertan behera gelditu ostean emanaldi hori 2022an berreskuratuko dugu.
2021eko edizioan Aitor Etxebarria eta Sara Zozaya musikariek parte hartu zuten Basque. Music.-ek antolatutako showcase hauetan. Hemen ikusi dezakezu laburpen bideoa.
Primavera Pro
Nazioarteko musikaren sektorean ezinbesteko zita da Primavera Pro. Bartzelonan eskaintzen diren zuzenekoekin batera streming-ari esker mundu osora zabaltzen den zita hau Primavera Prorekin batera antolatzen da. Jardunaldi profesionalen hamahirugarren edizioa izango da 2022koa. Nazioarteko profesional ugarik parte hartuko dute eta antolatuko diren kontzertuek doako sarrera izango dute.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2024/01/16MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…