Dantz, Mauka / Airaka eta Motmo, Musika Bulegoak Vic-eko Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatu dituen pitching saioan

Partekatu

Musika Bulegoak irailaren 14tik 17ra Vic-en egingo den Mercat de Música Vivaren 34. edizioan Pitching saio bat antolatu du.

Pitching saio honen helburua Musika Bulegoaren bazkide diren hiru proiektu Kataluniako enpresen aurrean aurkeztea da hauekin harremanak sendotu eta elkarlanak sustatzeko.

Hauek dira deialdi bidez aukeratutako hiru enpresak:  Dantz, Mauka / Airaka eta Motmo.

Proiektu hauek aurkezteko ekitaldia irailaren 15eko arratsaldean burutuko da.

Horretaz gain Basque. Music. -ek musika industriaren topaketa profesional honetan parte hartuko du eta Idoiak eta Chill Mafiak kontzertuak eskainiko dituzte.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU