Skakeitan, Izaro eta Bulego, Bite Basque Beat jaialdiaren bigarren edizioan
Partekatu
Finlandian egiten den Bite Basque Beat euskal musika jaialdia bueltan da. 2022ko edizioan Skakeitan, Izaro eta Bulegoren kontzertuek osatuko dute egitaraua. Abuztuaren 30etik irailaren 3ra egingo da, bi berritasun nagusirekin. Batetik, bi hiritan antolatuko da, Tanperen eta Helsinkin. Bestetik, kontzertuez gain, aurten lehenengoz kaleko dantzari eta musikariak ere joango dira, kalejirak, musika zein dantza ikastaroak eta erromeriak eskaintzeko. Etxepare Euskal Institutuak eta Basking Food & Culture elkarteak sustatzen duten jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Musika Bulegoaren laguntza jaso du euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzeko.
2021ean ospatutako lehendabiziko edizioan Gatibu, Zetak eta Olatz Salvadorrek hartu zuten parte, eta oraingoan Izaro, Skakeitan eta Bulego taldeek bidaiatuko dute Finlandiara. Hala, Bite Basque Beat abuztuaren 30ean hasiko da. Eskema bera jarraituko da Tanperen eta Helsinkin. Hiri bakoitzean bi eguneko egitaraua dago aurreikusita. Lehenengo egunean ikastaroak eta erromeriak antolatuko dira eta bigarrenean kontzertuak. Zuzeneko emanaldi horiek abuztuaren 31n Tanpereko G Live Lab aretoan eta irailaren 2an Helsinkiko Heidi’s aretoan eskainiko dira.
Izan ere, Tanpere hirian ez ezik —abuztuaren 30 eta 31n—, aurten Helsinkin ere antolatuko da Bite Basque Beat, irailaren 1ean eta 2an. Eta hori gutxi balitz, Antti Koivula artista finlandiarrak ere kontzertua eskainiko du Helsinkin, euskal taldeekin batera. Antti ospe handiko artista finlandiarra da, suomiz kantatzen duena. Berarekin hitz egiteko aukera izango dute euskal artistek, hizkuntza txiki baten kantatzearen garrantziaz, zergatiaz eta mugez, besteak beste, hilaren 2ko kontzertuen aurretik egingo den mahai inguruan.
Finlandiako lehenengo musika jaialdi euskaldun honek Tamperrada euskal pintxo txapelketa du jatorrian. 13 urtez egin da, eta urtero 62 taberna eta jatetxe parte hartzailerekin antolatzen du jaialdi hori Mikka Reinikka euskara eta euskal kulturaren zale amorratuak. Euskal gastronomiak Finlandian asko erakartzen duela ikusita, iaz jauzi bat eman eta pintxo lehiaketarekiko paraleloa izango zen musika jaialdia antolatzea erabaki zen. Aurtengo edizioan, euskal musikaren inguruko tailerrak eta erromeriak ere antolatu dira Finlandiako euskal komunitatearentzat.
Izaro, Bulego eta Skakeitan
Izaro Andres Donostiako belodromoa betetzetik dator. Maiatzaren 7an Anoetako belodromoan egin zuen ‘Limones de oro’ (2022) disko berriaren aurkezpen kontzertua eta bertan kolaboratzaile izan dituen abeslariak izan zituen alboan. Denera 6.000 ikusle bildu zituen, emakumezko bakarlari batek Euskal Herrian bildu duen ikusle kopuru handiena. 2014an hasi zen tabernetan abesten, eta geroztik argitaratu ditu, ‘Om’ (2016), ‘Eason’ (2018) eta ‘Limones en invierno’ (2020).
Bulego pop taldea 2019ko urtarrilean jaio zen diziplina anitzeko proiektu bezala. Taldekideak dira Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Xabi Arrieta (bateria), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Itziar Beitia (teklatuak). Hiru lan plazaratu dituzte orain arte: ‘Bulego’ (2020), ‘Ilun dagoen arren’ (2020) eta ‘Erdian oraina’ (2021). Pop dantzagarria eta energia positiboz betea da boskoteak eskaintzen duena. Dagoeneko arrakasta izugarria lortu du taldeak, top zerrendetan kokatuta.
Skakeitan, 14 urteko ibilbidearen ondoren aurten agur esango duen taldea da. 2008an sortua, Pello Armendariz (ahotsa), Borja Anton (gitarra), Asier Iriondo (baxua eta koroak), Olatz Salvador (teklatuak eta koroak), Julen Idigoras (bateria), Aitor Valcarlos (tronboia), Gorka Valcarlos (tronpeta) eta Ander Zabala (tronboia eta koroak) dira taldekideak. Plazaratutako azken lanen artean daude ‘Galera’ (2016), ‘Galera beats’ (2017), ‘Nola galdu denbora’ (2019) eta ‘Eman ez genuen kontzertua’ (2021).
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/04/08MB Nazioartekotzea,Berriak,Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2024/01/16Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
MMVV-en 36. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 36. edizioa irailaren 18tik 21era egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretarako orrialde…