Zuzeneko musika, bizi duzuna soilik oroitu dezakezu #GozatuMusikaZuzenean

Partekatu

#GozatuMusikaZuzenean kanpainaren bigarren leloa plazaratu du Musika Bulegoak. Kasu honetan, “Zuzeneko musika, bizi duzuna soilik oroitu dezakezu” lemapean zuzeneko emanaldien garrantziaz ohartaraztea da kanpainaren helburua.

Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da, zehazki %20 jeitsi da. Datu hau deigarria bezain kezkagarria da sektorearentzat. Erakundeak zuzeneko ikuskizunen beharraren ikusgaitasuna handitu eta artista ezberdinen jarraitzaileak zuzeneko emanaldiak kontsumitzera animatzeko jarri du abian #GozatuMusikaZuzenean kanpaina.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU