Zabalik dago Musika Bulegoa Sariak 2023rako proposamenak aurkezteko epea

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak ekimenaren 7. edizioa jarri du martxan. Euskal musikagintzako eragileek euren proiektu proposamenak aurkezteko fasea gaurtik 2023ko otsailaren 2ra arte egongo da zabalik. Aurtengo sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren 17an izango da Errenteriako Lekuona Fabrikan.

Ekimen honen helburu garrantzitsuenetako batzuk dira euskal musikaren sektoreari balioa ematea, artisten sorkuntza-lanak sustatzea, haien lanak ezagutaraztea eta bultzada eta erakusleiho izatea. Azken finean, Musika Bulegoak bultzatutako ekimenaren helburua Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea aintzatestea da, baita euskal musikarien eta musikaren sektoreko eragileen jarduera ere.

MBS Sariak 2023

Profesionalez osatutako epaimahaiak baloratuko ditu aurkeztutako proposamenak, eta 10 sarituetatik 8 aukeratuko ditu. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazio edo hedapenaren alorretan proiektu nabarmena gauzatzeagatik. Hau da proposamenak aurkezteko bete beharreko formularioa.

Etxepare Euskal Institutuak beste sari bat emango du. Kasu horretan, artista edo talde batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortu nahi da.

Hautagaitzen aurkezpena

Euskal Herriko musikaren sektorean lan egiten duen edozein agentek aurkeztu dezake MBS 2023rako hautagaitza. Horretarako, izena emateko epearen barruan egin beharko du: abenduaren 15etik 2023ko otsailaren 2ra. Hau da proposamenak aurkezteko bete beharreko formularioa.

Euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen arren, betiere lanak 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean aurkeztuta egon beharko dira jendaurrean.

Zazpigarren edizio honetan, lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, LABORAL Kutxaren, Etxepare Euskal Institutua eta Errenteriako udalaren babesa jaso du.

Hemen aurkituko dituzu Musika Bulegoak Sariak 2023 ekimenaren oinarriak.

Musika Bulegoa sariek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Errenteriako Udalaren, LABORAL Kutxaren eta Sympathy for the Lawyer-en laguntza dute.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU