Basque. Music. BIME Bogota 2023n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

BIME Bogota azoka profesionalaren bigarren edizioan kontzertua eskaini nahi duzu?

Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren bigarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta Basque. Music-en jardueren baitan nazioarteko programatzaileen aurrean egingo den kontzertuan aritzeko aukera izango du.

Gainera, hautatutako artistak edo bandak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta nazioarteko musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango du.

Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Hauek dira laguntza honen baldintzak: Basque. Music. 2023.

Izena emateko epea 2022ko abenduaren 22tik 2023ko urtarrilaren 12ra egongo da irekita.

Deialdi honi buruz zalantzaren bat baduzu idatzi helbide elektroniko honetara: arkaitz@test.nuco.es

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU