Trovam Pro Weekend azokaren XI. edizioan proposamenak aurkezteko deialdia zabalik

Partekatu

Valentziako Fira de la Música Trovam – Pro Weekend azokak hurrengo ediziorako proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki du. Aurten, 2023ko azaroaren 9tik 11ra izango da, Castellonen. Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia zabalik dago apirilaren 7ra arte.

Parte hartzeko proposamenak jaialdiaren deialdi ofizial beretik aukeratuko dira. Beraz, parte hartu nahi duten artistek lehiaketaren deialditik bertatik aurkeztu beharko dituzte proposamenak.

Taldeek, gutxienez, disko edo EP editatu bat izan behar dute, baita audio eta bideo material erabilgarria ere. Bestalde, estilo guztietako sortzaileak aurkez daitezke egungo musiken esparruan (popa, rocka, jazza, folka, elektronika, hiritarra, jazza, mestizajea, etab.). Kontsultatu oinarri guztiak esteka honen bidez.

Azoka honen aurreko edizioetan parte hartu duten euskal taldeetako batzuk Merina Gris (2022), Liher (2021), Bulego (2021) edo Zetak (2020) izan dira.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU