Cecilia Payne eta Nakar, Le tour du 6MIC zikloan

Partekatu

Cecilia Payne eta Nakar euskal taldeek frantzian ospatuko den Le tour du 6MIC zikloaren bigarren edizioan hartuko dute parte. Jaialdia frantziako Aix-En-Provence-en ospatuko da uztailaren 1etik 23ra.

6MIC proiektuaren asmoa lehendik dauden tokiko musika proiektuak babestea, haien jakintza eta esperientzia luzea errespetatuz, baina baita proiektu berriak elkarrekin eraikitzea ere, besteak beste, lurralde-koordinazio eta -programazioari esker. Horrela mugimendu hau gorpuztea, musika garaikidearen epizentroa bihurtuz. Horretarako, kontzertu aretoa, sorkuntza espazioa eta Le Tour du 6MIC bezalako proiektuak bultzatzen ditu Aix-En-Provenceko erakundeak.

Zikloan, bertako musika talde berriak sustatu eta talde internazionalak ezagutaraztea da helburua. Horrela, jaialdiko egun bakoitzean bi kontzertu eskainiko dira, bertako eta kanpoko talde batek eskeinita. Guztira 42 musikarik eta taldek hartuko dute parte 21 eguneko zikloan.

Euskal talde batek irekiko du aurtengo edizioa. Izan ere, Cecilia Payne laukote bilbotarra izango da lehen partehartzailea. Uztailaren 1ean eskainiko du kontzertua 19:00etan. Hurrengo egunean, uztailaren 2an Nakar talde donostiarraren txanda izango da, 19:00etan.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU