Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2022 azokan
Partekatu
Urriaren 26tik 28ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren hamargarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta Euskalduna jauregia izango da programa presentzialaren egoitza. Egun horietan Bilboko musikaren nazioarteko azokan gertatuko den guztia on line jarraitzeko aukera ere egongo da bime.net webgunean dagoen plataformari esker.
Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek BASQUE. MUSIC. markak gidatuko ditu.
BIME azoka presentzialak irauten dituen hiru egunetan zehar, BASQUE. MUSIC.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena.
URRIAK 26 ASTEAZKENA
10: 00etan, MIErekin elkarlanean, ‘Osasun mentala: musikaren industriaren erronkak pandemiaren ostean‘ panela ospatuko da. 0E 2 – PRO II aretoan egingo den panel honetan Iker Barbarak (moderatzailea), Maite Alañak, Olatz Salvadorrek eta Rosana Corbachok hartuko dute parte. Topaketa honek Musika Bulegoak sortu duen eta Higinia Garayren diseinua duen musika industriako osasun mentaleko jardunbide egokien gida aurkezteko balioko du.
Eguerdian, 14: 00etatik 15: 30era, 0A aretoan BDCC networking bazkaria egingo da, Musika Bulegoko bazkideentzat eta, oro har, euskal musika industriarentzat. Topaketa honek Basque District of Culture & Creativity-ren lana bertatik bertara ezagutzeko balioko du.
Edukiera mugatua duen saio honetan parte hartzeko izen ematea urriaren 20an irekiko da BIME PRO plataforman.
Gainera, BDCCk izena emateko formulario bat irekiko du interesa duten sektoreko enpresa eta profesionalei aholkularitza zerbitzua eskaintzeko. Zerbitzu hau BDCCk BIMEn izango duen standean eskainiko da. Bilera hauetan parte hatzeko formularioa ere ostegunetik aurrera egongo da eskuragarri. Informazio gehiago: myriam@test.nuco.es
Encontro-Topaketa: Portugal & Euskal Herria. BIMEk, Musika Bulegoarekin elkarlanean, Musika Bulegoko bazkideei zuzendutako Speedmeeting saio bat egingo du 15:45tan. Saio honek Portugalgo hainbat sustatzaile, kontzertu-areto eta jaialdi hurbiletik ezagutzeko balioko du. Saio honetarako izen-ematea BIME PROren plataformatik egin daiteke urriaren 19a baino lehen.
18: 00etan, BASQUE. MUSIC. ongietorri koktela antolatuko dugu Hall-ean. Azokara bertaratzen diren profesional guztiak gonbidatuta daude.
URRIAK 27 OSTEGUNA
Goizean Live DMAk, Kultura Live-ekin elkarlanean, hamargarren urteurrena ospatuko du bi panelekin:
10: 00etan, 0E 2 – PRO II aretoan, ‘Solasaldia zuzeneko musika-aretoekin, ikus-entzuleekin lotutako estrategia berriei buruz’. Topaketa honek Live DMAk bultzatutako Try-angle proiektura hurbiltzeko balioko digu. Mahai-inguru honetan Ken Veerman (moderatzailea), Kukka Hytönen (Tanssisali Lutakko), Waldo Volmer (Stad Als Podium) eta Marine Idir (Petit Bain) arituko dira.
10: 55etan eta aretoa beren, Live DMAk bere hamargarren urteurrena ospatuko du mahai-inguru honekin: Lagundu zure tokiko musika-eszena! Live DMAk 10 urte bete eta Europa osoan barrena lankidetzan jardun behar izan du zuzeneko musika-aretoen, kluben eta jaialdien kultur balioa aitortzeko’. Arkaitz Villar (Musika Bulegoa / Kultura Live), Armando Ruah (ACCES), Ingrid Stroom (Music Estonia), Marc Steens (ClubCircuit) eta Joana Lourenço (Circuito Live) izango dira mahai-inguru honetako partaideak.
16:00etan Musika Bulegoko bazkideei zuzendutako Kolonbiako musikaren industria eta BIME Bogotá ezagutzeko networking saio pribatua. Izena emateko idatzi helbide honetara: arkaitz@test.nuco.es.
BIME LIVEren programazioaren baita, eta baita BASQUE. MUSIC-en babesarekin, Idoia, MICE eta Merina Gris taldeen showcase bat izango da 20: 00etatik Stage Live aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Portugalgo ordezkaritzak BASQUE. MUSIC: showcase-an eskainiko dugun koktelean parte hartuko du.
URRIAK 28 OSTIRALA
BIME PROren azken jardunaldian, 10: 00etan, 0E 2 – PRO II aretoan, ‘Artistaren Estatutua: Lan Harremanen Erregimen Berria‘ hitzaldia egingo da. Musikari elkarteak antolatuko du eta Bruno Galindok (moderatzailea), Adriana Moscosok, Eva Moragak eta Guillem Arnedok parte hartuko dute.
10: 30etan eta 0A aretoan Musika Bulegoko bazkideentzako networking gosaria egingo da Portugalgo ordezkaritzarekin. Gosari honetan parte hartzeko deialdia urriaren 20an osteguna irekiko da BIME PRO plataforman. Informazio gehiago: arkaitz@test.nuco.es helbidean.
Musika Bulegoak BIMEren hamargarren edizioa STEREOROCKS X BIME proiektua babestuz agurtuko du. Euskal Herriko musika elektronikoaren eszena dinamizatzeko proiektua da hau. Deialdi bidez aukeratutako proposamenek ostiral gauean Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan egingo den Stereorocks jaian parte hartuko dute.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…