AIEnRUTa-Artistas zirkuituan parte hartzeko izen-emate epea zabalik
Partekatu
AIE erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) antolatzen duen “Artistas en ruta” estatu mailako zirkuituak hurrengo zikloan parte hartzeko proposamenen deialdia zabalik du 2023ko irailaren 20ra arte.
“AIEnRUTa- Artistas” zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, herrialde osoko zuzeneko musika lokaletako emanaldien zirkuitu baten bidez.
Hautatutako proposamenak 2024ko lehen zikloan hartuko dute parte (urtarriletik ekainera). Hemen kontsulta dezakezu deialdiaren inguruko informazio guztia.
Epaimahai batek jasotako hautagaien artean estilo eta jatorri desberdinetako hainbat artista aukeratuko ditu, 2024ko lehen hiruhilekoan Espainia osoan zehar banatutako aretoetan emanaldiak eskaintzeko aukera izan dezaten.
Etxepare Euskal Institutuak AIEnRUTa-Artistas programa babesten du, urtero egiten diren bi zirkuito deialdietan (urtarrila- ekaina eta iraila-abendua) euskal musikarien presentzia bermatzeko.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
2023/11/06DeialdiaDeialdia abian da
LIVEMXek proposamenak aurkezteko lehen deialdia ireki du
LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta…
2023/10/16DeialdiaDeialdia amaitu da
DA Pro! V. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 58.…
2023/10/06DeialdiaDeialdia abian da
Westway Lab 2024 topaketan parte hartzeko deialdia zabalik
Westway LAB 2024ko (2024ko apirilaren 10-13) erresidentzia artistikoetan eta/edo hiriko showcase-etan parte hartu nahi duten musika-artistei zuzendutako deialdia ireki da. Zure eskaera abenduaren…
2023/10/06DeialdiaDeialdia amaitu da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da, Ukrainako eta Europako artisten arteko lankidetza bultzatzeko. Ukrainako artista batekin proiekturen bat egin nahi baduzu (abestia, bideoa, podcast-a,…