Basque. Music. at BIME 2021: Euskal taldeentzako deialdia

Nazioarteko eta Estatuko sustatzaileen aurrean jo nahi duzu?

Basque.Music. ekimenak, BIMErekin elkarlanean, deialdia egin du euskal talde eta bakarlarientzat, BIME PRO topaketaren aurtengo edizioan parte har dezaten. Bilbon izango da, urriaren 27tik 29ra.

BIME PRO-ren antolatzaileek aukeratuko dituzte showcase-gau horretan parte hartuko duten euskal taldeak edo bakarlariak. Hauek kontzertu bat eskainiko dute estatuko eta nazioarteko profesional asko erakarri ohi dituen BIME CITY programazioaren barruan.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du gastuak ordaintzeko. Izena emateko epea maiatzaren 5tik abuztuaren 31ra (barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko bete galdetegi hau.

Basque. Music. ekimenaren sustatzaileak honako hauek dira: Musika BulegoaEtxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Soinuak (Kultura Sustapena – Eusko Jaurlaritza).
Edozein zalantza argitzeko, hona jo dezakezu: arkaitz@test.nuco.es

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU