Basque. Music. at BIME BILBAO 2023: Euskal Herriko musika talde eta artistei zuzendutako deialdia

Partekatu

2023ko urriaren 25etik 28ra ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. Basque. Music.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikari eta taldeei zuzendutako deialdia ireki du. Parte hartzeko, galdetegia hau betetzea beharrezkoa da maiatzaren 31 baino lehenago.

Aurkeztutako proposamenen artean, BIME Pro erakundeak hiru hautatuko ditu eta hauek BIME Live jaialdiaren programazioan showcase bat izango dute. Horrez gain, nazioko eta nazioarteko sustatzaile eta erosleen publiko bat izango dute, eta hiru eguneko kongresu profesionaletan parte hartzeko aukera ere izango dute. Bertan, sareak sortu eta kultura- eta sormen-industrietako arlo guztietako profesionalekin harremanetan jarri ahal izango dira.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzeko. Hemen kontsulta ditzakezu oinarriak. Izena emateko epea maiatzaren 15etik maiatzaren 31ra bitarte egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU