BASQUE. MUSIC. at MONKEY WEEK 2022: MAGIA BRUTA & MARACA DIABLO

Partekatu

Datorren azaroaren 24tik 26era, Alhambra Monkey Week jaialdiaren 14. edizioa ospatuko da Sevillan. Ezinbesteko egunak dira musika independentearen egutegian, eta, aurten ere, euskal musika entzuteko aukera izango dugu bertan. Euskal Herriko musika kanpoan zabaltzeko BASQUE. MUSIC. plataformak hainbat ekintzaren bidez hartuko du parte jaialdian.

Magia Bruta eta Maraca Diablo taldeek bi showcase eskainiko dituzte jaialdia zehar BASQUE. MUSIC.-en eskutik.

Ohiko DICE Monkey Week PRO jardunaldi profesionalak ere izango dira Sevillako Santa Clara espazioan. Bertan, hainbat gaien inguruko hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketa publikoak, topaketak, networking saioak, koktelak eta profesionalentzako eta artistentzako beste proposamen batzuk izango dira.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU