Fira Mediterrània azokan parte hartzeko deialdia zabalik da
Partekatu
2023ko urriaren 5etik 8ra egingo den azokaren 26. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2023ko urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik.
- Musika: Mediterraneoko munduko musiken eszenarekin eta folk musikarekin, Kataluniako erroko eszenaren berrikuntzak lehenetsiz.
- Arte eszenikoak: dantza, antzerkia, zirkua, kaleko arteak eta familiaren proposamenak, ondare immaterialetik eta kultura herrikoi eta tradizionaletik abiatuta sortuak.
- Herri-kultura eta asoziazionismoa: arteen sektore profesionalarekin duen lotura azpimarratuz eta Mediterraneoko ondare immaterialera begiratuz.
Planteamendu hori osatzen duten proposamenek jatorri tradizionaletik abiatu eta orainaldian hitz egiten digute.
Fira Mediterrània-k programazioaren zati bat egituratzen du hiru giltzarritan oinarrituta:
- Begiradak: sustraiekin lan egin ohi ez duten eta kultura herrikoi eta tradizionalari begirada berezia ematen dioten artisten proposamenak.
- Gazteak: sorkuntza-lana sustrai tradizionalean oinarritu duten artista berrien proposamenak.
- Oraina: inguratzen gaituen errealitatetik at bizi ez den sustrai sortzailea azpimarratzen duten proposamenak, sustraiko hizkuntzatik eta kultura herrikoi eta tradizionaletik abiatuta gaur egun gizartean gertatzen denari buruz hitz egin eta hausnartu dezakeena.
Proposamen bat bidali nahi baduzu, oinarri guztiak kontsultatu eta bidalketa egin dezakezu web orri honetan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…