BDCC OSTEGUNAK: 2021eko URRIAK 7
Partekatu
Datorren ostegunean, urriaren 7an, lehenengo BDCC OSTEGUNA izango da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbon) 17:00etatik 20:00etara. Sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara joatera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: EUSKAL KSIEN ENPRESEN ESPERIENTZIAK MERKATU HAZKUNDEAN.
BDCC OSTEGUNen lehen saio honetan, beren berrikuntzagatik, enpresa-bideragarritasunagatik eta beren merkatua estatu eta nazioarte mailara zabalduta egoteagatik nabarmentzen diren KSIetako euskal enpresak gonbidatuko ditugu. Gonbidatutako enpresek negozio-eredua sendotzen eta merkatua hazten izandako esperientzia partekatuko dute.
BDCC OSTEGUNen helburua esperientzia praktikoak, inplementazio-kasu errealak eta hainbat adituren ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da.
Bertaratzeko, honako inprimaki hau bete behar duzu:
OSTEGUNERA JOATEKO FORMULARIOA BDCC 21/10/07
COVID araudiaren arabera, aretorako edukiera mugatua denez, erreserba-ordenaren arabera esleituko dira plazak. Horregatik, zuen eskura jartzen dizuegu Streaming bidez ikus dezakezuen esteka:
SAKATU HEMEN EKITALDIRA STREAMING BIDEZ SARTZEKO
•JARNULADIA: BDCC OSTEGUNAK – Euskal KSIen enpresen esperientziak merkatu hazkundean.
•TOKIA: Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro kalea 3, Bilbo)
•ORDUA: 17:00etatik 20:00etara
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…