Airu, Rodeo eta Father Alien, BIME City-ko Basque. Music. Showcase-ko protagonista

Airu, Rodeo eta Father Alien izango dira BASQUE. MUSIC. ekimenaren enbaxadoreak nazioarteko musikaren ekitaldirik nabarmenenetakoan: BIME CITY.  Bilboko kontzertu areto ezberdinetan antolatzen diran kontzertu hauek BIME PRO jardunaldi profesionalaren baitan aurkitzen dira. BASQUE. MUSIC.ek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko antolatu du showcase hau.

BIME City etorkizuna duten artista berrientzako proposamena da. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute showcase bateratu batean Airu, Rodeo eta Father Alien taldeek. Kontzertua urriaren 28an, osteguna, izango da.

BIME Pro atal profesionalean, berriz, BASQUE. MUSIC.ek stand bat jarriko du eta speedmeeting saio bat babestuko du euskal musikari profesionalentzat. BIME PROn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa honen helburua.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU