BDCC OSTEGUNAK: 2021eko URRIAK 7

Datorren ostegunean, urriaren 7an, lehenengo BDCC OSTEGUNA izango da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbon) 17:00etatik 20:00etara. Sektoreko enpresa guztiei irekitako jardunaldi honetara joatera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, kasu honetan, honako gai honi buruzkoa izango da: EUSKAL KSI­EN ENPRESEN ESPERIENTZIAK MERKATU HAZKUNDEAN.

BDCC OSTEGUNen lehen saio honetan, beren berrikuntzagatik, enpresa-bideragarritasunagatik eta beren merkatua estatu eta nazioarte mailara zabalduta egoteagatik nabarmentzen diren KSIetako euskal enpresak gonbidatuko ditugu. Gonbidatutako enpresek negozio-eredua sendotzen eta merkatua hazten izandako esperientzia partekatuko dute.

BDCC OSTEGUNen helburua esperientzia praktikoak, inplementazio-kasu errealak eta hainbat adituren ezagutzak azaltzea da (lurraldean, estatuan edo nazioartean). Era berean, jardunaldi horien helburuetako bat KSIen azpisektoreetako enpresen arteko networkinga izango da.

Bertaratzeko, honako inprimaki hau bete behar duzu:

OSTEGUNERA JOATEKO FORMULARIOA BDCC 21/10/07

COVID araudiaren arabera, aretorako edukiera mugatua denez, erreserba-ordenaren arabera esleituko dira plazak. Horregatik, zuen eskura jartzen dizuegu Streaming bidez ikus dezakezuen esteka:

SAKATU HEMEN EKITALDIRA STREAMING BIDEZ SARTZEKO

•JARNULADIA: BDCC OSTEGUNAK – Euskal KSIen enpresen esperientziak merkatu hazkundean.

•TOKIA: Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro kalea 3, Bilbo)

•ORDUA: 17:00etatik 20:00etara