Isabel Urrutiak Euskal Herria ordezkatuko du ISCM 2024 jaialdian

Partekatu

Ekainaren amaieran Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duen World New Music Days jaialdia egingo da berriro. Urtero antolatzen du. ISCMa mundo mailako musika garaidike elkarte zaharrena da, eta 2023an bere sorreraren mendeurrena ospatu zuen euskal musikaren ordezkaritza zabala izan zuen jaialdi berezi batekin [irakurri berria]. Aurten ere, musika klasikoaren alorrean sortu berri diren musiken defentsan eta zabalkundean aritzen diren 60 herrialde desberdinetako erakunde bilduko ditu bere urteko hitzordu garrantzitsuenean.

World New Music Days 2024 jaialdia ekainaren 22tik 30era ospatuko da Faroe Uharteetako hiriburuan: Torsvahn. Bederatzi egun eta dozenaka kontzertuetan, jaialdiak orkestra, ensemble eta bakarlari profesionalen emanaldiak, talde eta abesbatza amateurrak, jazz kontzertuak, elektronika eta esperimentazio gaualdiak, ikusentzunezkoak, instalazioak eta abar eskeiniko ditu. Eta Euskal musikaren ordezkaritza izango da ere nazioarteko agertoki honetan, Bizkaiko konpositore bat hautatu baitute jaialdiaren programan parte hartzeko. Isabel Urrutia izango da, jadanik ISCMren aurreko jaialdi batean parte hartu zuena, 2019an Tallinen (Estonia). Oraingoan, Haziak obra aurkeztuko du, biolontxelo bakarlarirako eta instrumentu folkloriko digitalizatuen talde baterako sorkuntza. Musika Bulegoaren eskutik, Algortako konpositorea Feroe Uharteetara joango da entseguak prestatzeko eta bere lanaren aurkezpena egiteko.

Urrutiaren parte-hartzea bultzatzeaz gain, Musika Bulegoak ISCMren Urteko Batzar Nagusian parte hartuko du. Jaialdiarekin batera egingo da, eta ISCMk hurrengo urteetan jarraituko dituen jarduera-estrategiak eztabaidatuko dira bertan.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU