Jabetza Intelektualari buruzko ikastaro berria antolatu du Musika Bulegoak
Partekatu
Musika Bulegoak Jabetza Intelektualaren inguruko ikastaroa antolatu du urriaren 26an, larunbata, (10:30etatik 14:30etara) Vitoria-Gasteizeko Baratza Aretoan (Aldabe Plazatxoa, 4).
Ikastaroa Ainara LeGardonek eskainiko du eta derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo helbide elektronikoan: ruth@test.nuco.es
Ondorengo gaiak landuko dira, beti ere oinarrizko maila dela kontuan hartuta: Jabetza intelektuala, eremu legala, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa eta egile eskubideak kudeatzeko dauden modelo desberdinak; lizentzia libreak, besteak beste.
Musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei zuzendutako ikastaroa izango da: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur kudeatzaileak, aretoetako arduradunak, eta abar.
Jabetza Intelektualaren inguruko ikastaroa:
Data: Urriak 23 (larunbata) Sarrera: Doan Izen ematea: ruth@test.nuco.es |
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan
Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin…
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
Genero-berdintasuna musikaren sektorean irudikatzen
Musika Bulegoak Errotik kooperatiba feministarekin elkarlanean, Genero-Berdintasuna Musikaren Sektorean Irudikatzen formakuntza saioa antolatu du. Datorren azaroaren 14an izango da…