Jazzahead! azokan parte hartzeko deialdia ireki da
Partekatu
Jazzahead! azokaren antolakuntzak showcases emanaldietan parte hartzeko artistei zuzendutako deialdia ireki du. Izen-emate epea urriaren 18ra arte egongo da zabalik.
Jazzahead! Jazz topaketarik esanguratsuena da nazioartean eta Bremenen (Alemania) urtero egiten den azoka, konferentzia eta erakusleiho jaialdia da. Jazz mundua sareratu, ideiak trukatu, hitzaldi eta paneletan parte hartu eta erakusleiho izatea du helburu. Hurrengo edizioa, 2024ko apirilaren 11tik 13ra ospatuko da.
2023ko edizioan, Basque. Music. plataformak stand baten bidez eta Euskal Herriko jazz musikaren katalogoa osatuz hartu zuen parte. Urtero 55 herrialdetako 2700 profesional baina gehiago biltzen dira.
Deialdiaren inguruko informazio osoa eta erregistroa azokaren webgunean topa daiteke.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
2023/11/06DeialdiaDeialdia abian da
LIVEMXek proposamenak aurkezteko lehen deialdia ireki du
LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta…
2023/10/16DeialdiaDeialdia amaitu da
DA Pro! V. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 58.…
2023/10/06DeialdiaDeialdia abian da
Westway Lab 2024 topaketan parte hartzeko deialdia zabalik
Westway LAB 2024ko (2024ko apirilaren 10-13) erresidentzia artistikoetan eta/edo hiriko showcase-etan parte hartu nahi duten musika-artistei zuzendutako deialdia ireki da. Zure eskaera abenduaren…
2023/10/06DeialdiaDeialdia amaitu da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da, Ukrainako eta Europako artisten arteko lankidetza bultzatzeko. Ukrainako artista batekin proiekturen bat egin nahi baduzu (abestia, bideoa, podcast-a,…