Keychange talentu programaren deialdia zabalik

Partekatu

Keychange programak emakumeei eta genero minorizazio egoeran daude artistei bideratutako deialdia zabaldu du irailaren 28ra arte.

 

Keychange emakume eta genero minorizatu egoeran dauden artista eta berritzaileei laguntza ematea helburu duen programa da. Talentu garapenerako proiektuak sustatzen dituzte, hala nola, erakusketak, panelak, tailerrak, tutoretzak edo sormen saioak.

 

Programa honek urtebeteko iraupen du, eta Europa osoko eta Kanadako 13 jaialditan egiten da. Sare osoko bi bilera egiten dira urtean, otsailean eta irailean. Kanpo zabalkuntzarako aukerez gain, Keychangek talentuak haien ibilbidean hurrengo fase batera igarotzen laguntzen die parte-hartzaileei prestakuntza espezifikoaren bidez.

 

Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, web orri hau kontsulta daiteke.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU